XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JUAN MIGELEN ATORRA

Atorra bakar bat zuen Juan Migelek.

Egun euritsu batean busti zitzaion eta oatzerakoan laratzean yarri zuen.

Urrengo goizean erreta arkitu zuen.

Andre Mariaren eguna zan, ta elizara yoateko, emaztea bere adiskide batengana atorraren bila bidali zuen.

- Bat bakarra dut eta ura soinean daukat erantzun zuen adiskide onek.

- Juan Migel: atorra gabe yoan bear izango duk mezatara.

- Ez al din eman astakaikuak?.

- Bat bakarra duela eta hura soinean daukala esan dit.

- ¡¡¡ A ze pulamentuko gizona, atorra bakarrez dagoena!!! - esan zuen orduan Juan Migel atorra gabeak....